Errazkingo Ingurutxoa ez da egun dantzatzen. Izan ere, 1936ko gerra aurretik abandonatu egin zen. Errazkingo Ingurutxoa Larraungo beste batzuekiko antzekotasunak baditu, Iribas, Alli eta Baraibarko ingurutxoekin, hain zuzen. Ingurutxoa txistu eta danbolinez jotzen zen, nahiz eta gainerako dantzak akordeoiarekin jo izan: “(Akordeoiarekin) dantzak, gero zortzikoa ateratzen zuen, zortzikolariak” (Beltran, 2016, 19).
Ingurutxoa plazan egiten zen, solik plazan (Beltran, 2016, 20)
Juan Mari Beltranek 1960ko hamarkadan abiatutako ikerketan Ingurutxoaren hiru dantzetako doinuak berreskuratu zituen eta horiekin batera ingurutxoaren egitura: Inguru handia, Inguru Txikia eta Zortzikoa. Azken honek bazuen kantatzeko letra:
Errazkingo neskatxak san Pedro goizian
zapatillak jantzita Betelun sartzian
…otxikien alabak laguna egiten du
gosaria berenik izango bagenu (Beltran, 2016, 19)
Ikus IRIBASKO INGURUTXOA edo UITZIKO INGURUTXOA
AURKEZPENA
MULTIMEDIA