Jadanik soilik Baztanen egiten den irri dantza da.
Irri edo joku dantza bat da. Saskitoa edo almutea ale-neurria da, bolumenarena, eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.
Egun Baztanen egiten da, baina hau soilik dantza taldeen eginkizunetan eta eskoletan.
Almutea laboreak neurtzeko tresna izan da. Larralde txistulariek ematen digute saskitoaren deskribapena:
Lau kantonekoa 14,1 zm barnetik eta 17 zm kanpotik; sakontasuna edo ondure 8,9 zm (Larralde, 1991, 32)
Almutearen bestelako neurriak J.M. Beltranek eman zizkigun:
Iribasko Almuteak, kanpotik, luzera-zabalera, alde bakoitzak 175mm. eta alturaz 107mm ditu, barrutik 137mm x 90m...irakurri gehiago
Iribasko Almuteak, kanpotik, luzera-zabalera, alde bakoitzak 175mm. eta alturaz 107mm ditu, barrutik 137mm x 90mm (Beltran, 1995, 35).
Baztanen mantendu da soilik eta hau ere han sortutako dantza taldeetan dantza-maisuei esker. Bere hedapena oso haundia izan da Euskal Herrian. Nafarroan ia-ia mendialde osoan aurkitzen da izen ezberdinekin.
Bere izena, bere gainean dantzatzeko erabiltzen den tresnari dagokio (Saskitoa, Almutea, Laka) edo dantzatzeko erabiltzen den kantaren lehendabiziko hitzei (Aldapeko, Aldapeko sagarraren, Sagarraren igarraren, etab.). Luzaiden bertsio bitxi bat dago. Hemen saskitoaz edo lakaz landa, baldosa baten gainean egin daiteke.
Ikus Baztango Saskito dantza
AURKEZPENA
MULTIMEDIA